XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PALETA (*)

PALETTE (PAL) (*)

Eragiketa honek, jarrita dagoen paletaren kolorea ematen digu.

Komando batez lagundurik joaten da. Bi dira erantzun modura eman ditzakeen balioak: 0 edo 1

IPLAPITZKOLOREA a (IPLK a)

SETPC a

Dagoenekoz azaldua dugu nola funtzionatzen duen agindu honek.

Hiru dira a aldagaiak har ditzakeen balioak: 1, 2 eta 3.

Jartzen denaren araberakoa izango da dortokaren lumak edo lapitzak hartuko duen kolorea.

LAPITZKOLOREA (LK) (*)

PENCOLOR (PC) (*)

Eragiketa honek, dugun lapitzaren kolorearen zenbakia ematen digu.

Eragiketa denez, komando baten laguntza behar du.

Erantzun modura 1, 2 edo 3 zenbakiak emango ditu.

ETXERA

HOME

Dortoka abiapuntura, (0,0) puntura, bueltatzen da agindu hau jasotzen duenean.

(0,0) puntu honi etxea esaten zaio.

Dortokaren lapitza idazteko egoeran aurkitzen bada buelta markatuko du.

Hala gertatzeak nahi ez bada, LAPITZAGORA idatzi behar da etxera bidali aurretik.

AU 50
ESK 45
AU 50
ETXERA

AU 15 ESK 45
AU 25 ESK 45
AU 35
ETXERA